XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA BÉNÉTEAU

Izpiritu Sainduaren Kongregazioneko, Ouandan misionest zenaren eskutik.

Gure eskualdetako Belzen bizipide antztezko bakharra da, burdin lana.

Harotzgoa dela beraz erran daiteke hemengo langilleen ofizio berezia.

Ez da ordean harotz izateko, nahi izatea aski.

Lan baten ongi ezagutzeko, luzez behar da lan hartan hari.

Hortik gure tokietako zuhur hitz bat: Harotz izateko, behar da harozgoari jarraiki.

Herrialde bakhotchak badu bere haroztegia, badu ere bere harotza. Harozgoak ez du nihor hambatik aberasten. Hemen, Afrika barneko harotzaz dut aiphu.

Gure harotzak ez dire beraz maiz aberats; bainan ere ez dire bethi lanean ari.

Harotz lanaren izateko, nork berak haroztegirat berekin ekharri behar du burdin, ikhatz eta janari.

Ordutik bai adituko du inkudiaren kirrinka, eta haroztegian ibiliko da mihia.

Eta hartan garenaz geroz, dugun ikus, hemengo haroztegi molde, bertze non nani bezalatsukoa.

Lurraren arras, zilhoka bat, hara sutegia, egur-ikhatzarentzat egina.

Hauskoaren bi sahetsak thaulazko dire, larruz inguru guzian bat bertzeari lothuak.

Sahets batek ahoa badu, hatsaren kampotik hartzeko, eta muthurrean moko biribil bat badu hatsaren zorrozki sutegiari botatzeko.

Aldean badire phintzetak burdin gorriari lotzeko, eta mailu burdiñazkoak, inkudiaren gainerat ukhaldiaren emateko.

Inkhudia, ez dezagun ahantz, baitezpadako da; hartaz dugu aiphu hondario huntan.